IKAROS eguzki-belaontzia, erabat zabalik

IKAROS eguzki-belaontzia, erabat zabalik


Japoniako JAXA espazio-agentziak jaurtitako IKAROS eguzki-belaontzia guztiz zabaldu dela baieztatzera dator goiko irudia. Maiatzaren 21ean jaurti zen arren, zenbait egun itxaron behar izan ditu JAXAk bere misioak arrakasta izan duela nabarmentzeko. Dagoeneko Venusera bidean doala azaldu du.

IKAROSek 20 metro ditu diagonalean, izkina batetik bestera, baina 0,0075 milimetroko lodiera baino ez du. Nabigatzeko bultzada ez dio eguzki-haizeak ematen; Eguzkiak igorritako fotoien bultzada du propultsatzaile.

Orain arteko diseinuek ez dute arrakastarik izan, belaontziak guztiz zabaltzeko arazoak izan baitituzte. Hauxe da, hortaz, halako eguzki-belaontzi bat espazioan zabaldu edo hedatzen den lehenbiziko aldia.


Argazkia: JAXA

Aulestiarte Lete, Izaro

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia