}

Inkha-k egingo dizu ongietorria

2003/11/28 Elhuyar Zientzia

Irudikoa robot harreragilea da. Inkha du izena eta Londresko King`s College unibertsitatearen harrera-lekuan jarri berri dute.

Inkha ingeniaritza mekanikoko ikasleek eraiki dute. Begi eta ezpain dotoreak jarri dizkiote; eta, horietaz gain, Inkha-k bederatzi motor ditu, ordenagailu txiki bat eta, ezkutuan, kamerak eta infragorri-sentsoreak.

Unibertsitatean galduta bazabiltza, Inkha-ri galdetu, hark esango dizu nora jo eta nondik; baina ez harritu zure galderei erantzuteaz gain eguraldiari buruzko komentarioak egiten badizkizu. Gainera, Inkha lotsagabe samarra ere bada, eta, zure janzkera gustuko ez badu, esan egingo dizu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia