
Buthan, India, Birmania, Nepal eta Tibeten hegoaldea hartzen dituen lurraldean hamar urtez lan eginda, 350 espezie berri aurkitu dituzte WWF erakundeko zientzialariek. Gehienak landareak dira, baina ehundik gora animalia-espezie ere badira, tartean, argazkian ikusten den igel hegalaria. Munduko oreinik txikiena ere aurkitu dute, eta fosil interesgarri bat: 100 milioi urte duen geko bat.
Irudia: Totul Bortamuli /WWF Nepal
Roa Zubia, Guillermo
Elhuyar Zientzia