Galileo zunda Kalisto ilargiaren ondotik pasatu da
2001/05/30 Elhuyar Zientzia
NASAkoek Jupiter aztertzeko bidali zuten zunda lau ilargi handienetako batetik gertu pasatu da. Zundaren tresneriak ez du huts egin, eta lortu dituen irudiak eta neurketak pixkanaka bidaliko ditu Lurrera hurrengo bi hilabeteetan.
Kalisto ilargiaren grabitate-eremua orbita aldatzeko erabiliko du zundak. Horrela, aurtengo abuztuaren hasieran Io ilargia ere gertutik aztertzeko aukera izango du. Aurreko gerturatze batean tresnek huts egin zuten, eta ezin izan ziren nahi hainbat argazki eta neurketa egin.
Zundako tresneria oso espezializatua da, ingurune berezia lan egin behar baitu, batez ere, zunda Jupiterren orbitan dagoelako eta, beraz, planetaren erradiazio handia jasotzen duelako.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia