}

Homeroren Odiseako animali-hilketak ez ziren asmatuak

2001/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain arte, historialarientzat ez zegoen batere argi Homerok bere Odisea liburuan deskribatu zituen animalia-hilketen zehaztasunak egia ote ziren. Baina azken 50 urteetan Greziako arkeologia-museo bateko sotoan gorderik izan diren animalia-hezurren azterketak alde batera utzi du duda oro. Dirudienez, hezurren itxurak gogora ekartzen ditu, zalantzarik gabe, Odisearen hirugarren liburuaren lehenengo lerroak. Pasarte horretan, Homerok deskribatzen du nola hiltzen zituzten zezen beltzak Antzinaroan, ondoren hezurrak erre eta jainkoei eskaintzeko.

Arkeologoen iritziz, aurkitutako hezurren ezaugarriek argi uzten dute sakrifizioa egiteko erreak izan zirela. Hortaz, Homeroren zehaztasunaren inguruko zalantzak argitzeaz gain, Brontze-Aroan ere erretako animalien sakrifizioak egiten zirela baieztatu ahal izan da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia