}

Hizkuntza asko hilzorian

1998/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

hizkuntzak

Gaur egun munduan 6.500 hizkuntza inguru erabiltzen ditu gizateriak, baina erdiak galtzear edo galtzeko zorian dira. Munduko hamar hizkuntzarik mintzatuenek munduko biztanleriaren erdia (2.300 milioi pertsona bizi gara guztira) hartzen dute.

Txinera da mintzatuena (726 milioi hiztun), ingelesa gero (427 milioi) eta ondoren espainiera (266 milioi), hindiera (182 milioi), arabiera (181 milioi), portugesa (165 milioi), bengalera (162 milioi), errusiera (158 milioi), japoniera (124 milioi) eta alemana (121 milioi). Frantsesak hamaikagarren lekua du zerrendan, 116 milioi hiztun dituelarik. Euskarak, berriz, 700 mila inguru hiztun ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia