Hipopotamoaren izerdia, antibiotikoa

Zientzialariek bi pigmentu erauzi dituzte hipopotamoaren izerditik, eta eguzkitik babesten dute animalia.

Hipopotamoaren izerdia, antibiotikoa


Egia esan, ez da izerdia; hipopotamoak ez du izerdi moduan sintetizatzen. Dena dela, gorputzaren tenperatura erregulatzen laguntzen dio likido likatsu horrek. Likidoak ez du kolorerik hasieran, baina gero gorritu eta, geroago, marroi bilakatzen da, likidoaren osagaiak polimerizatu egiten direlako. Zientzialariek bi pigmentu erauzi dituzte hipopotamoaren izerditik, bat gorria eta bestea laranja. Pigmentu horiek eguzkitik babesten dute animalia, eta, gainera, efektu antibiotikoa dute.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia