}

Hegazti harraparien hegaldia

2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hegazti harrapariek ibilbide kurbatua egiten dute beren harrapakinari erasotzeko. Zergatik? Belatz handiarekin egin dituzte ikerketak Coloradon eta harrapakinetik 1,5 km-ra daudenean, beti ibilbide kurbatua egiten dutela baieztatu dute. Gakoa harraparien ikusmenean zegoela susmatu zuten. Hainbat proba egin ondoren, hegaztiok aurrean dituzten objektuak burua 40° biratuz gero ikusten dituztela argien frogatu dute. Hegan doazela burua biratzea, ordea, ez da oso egokia aerodinamikaren ikuspuntutik. Eta hori ibilbide kurbatuarekin konpontzen dute, horrela begi bat beti harrapakinari finko begira eduki baitezakete.
Horrek eguneko harraparientzat izango litzateke baliagarri, gaueko gehienek begiak buruan aurrerago baitituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia