}

Hasi da kometan lur hartzeko operazioa!

2014/11/12 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Dena aurreikusi bezala ateratzen bada, gaur goizeko 9:35ean askatuko du Rosettak Philae ibilgailua. Une horretan, Rosetta kometatik 22,5 km-ra egongo da, eta Philaek 7 ordu beharko ditu tarte hori egiteko. Hala, 17:00ak aldean ikusiko dugu Philae lur hartzen 67P/Churyumov-Gerasimenko kometaren Agilkia puntuan. Izan ere, ordu erdiko atzerapenez ikusten dugu Lurrean han gertatzen dena.

Ander Martinez de Albeniz izango da operazioan parte hartuko duen ingeniaritako bat. ESAri esker, operazioaren irudiak zuzenean ikusteko aukera izango dugu, eta Eider Carton eta Ana Galarraga Elhuyar aldizkariko kideek ere egingo diote jarraipena, Twitter bidez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia