Hapkeita, Ilargiko minerala

Lurrean ezagutzen ez den mineral bat aurkitu dute Omanen, eta hapkeita izena eman diote.

Lurrean ezagutzen ez den mineral bat aurkitu dute Omanen. Adituen ustez, Ilargitik eroritako meteoritoa da, eta ez darama denbora asko gure artean, Lurraren atmosferak ez baitu aldarazi oraindik.

Burdinaz eta silizioz osatuta dago, eta hapkeita izena eman diote, duela hogeita hamar urte Bruce Hapke geologoak horrelako mineral bat eratzeko prozesua deskribatu zuelako.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali