}

Granitoa hondakin nuklearren biltegi

2003/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hainbat geologo granitoa aztertzen ari da, hondakin nuklearrak kudeatzeko modua aurkituko dutelakoan.

Granitoa magma poliki-poliki solidotzen doan heinean eratzen da. Geologoek zalantza zuten granitoak hondakin erradiaktibo horien beroa jasango ote zuen. Izan ere, granitoa partzialki urtu eta, ondoren, oso azkar, kristalezko egitura ezegonkor bat eratuz solidotuko zela uste zuten. Baina inork ez zuen orain arte hozte-abiadura hori neurtu.

Britainiar geologo batzuek egindako ikerketetan, ordea, hondakin nuklearra granitozko hilobietan lurperatzea posible dela ikusi dute, azkar hoztuta ere, egitura egonkor bat eratzen baita hondakinak eta granitoa nahastean. Dena den, prozesua itzulezina da eta horrek arriskuak ere baditu. Izan ere, etorkizunean arazoren bat suertatzen bada, hondakin horrekin ez dago zer eginik, ezingo dira granitoa eta hondakinak bereizi, ezta zabor hori metatzeko aukera hoberik garatzen bada ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia