Grafenozko lehen zirkuitu integratua
2011/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
IBM enpresak grafenoz egindako zirkuitu integratu bat garatu du lehen aldiz. Zirkuitua oso sinplea da, grafeno-transistore bat eta bi induktore besterik ez; baina zaila da osagai horiek txip bakar batean integratzea. Grafenoa txiparen oinarriari itsastea izan da erronka handiena. Hori lortzeko, grafenoa sintetizatu dute silizio karburozko xafla bateko karbono-atomoen desortzioz, alegia, txiparen oinarria osatzen duen materiala bera izan da grafenoa egiteko lehengaia. Eta erabili den sintesi-teknikaz gain, zirkuitu integratu hori egin izana aurrerapauso handia da, itxaropen handiak sortu dituen material horrek --grafenoak-- fisikarien laborategitik ingeniarien fabrika batera egin baitu salto.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia