Grabatutako deiak, txori lurraldekoientzat

Grabatutako deiak, txori lurraldekoientzat



Kabi berrietara txori kantariak erakartzeko asmoz, ekologoek estrategia berri bat probatu dute: grabatutako helduen kantak erabili dituzte. Estrategia horrek itsasertzeko hegaztiekin arrakasta handia izan du aspaldidanik, baina horiek, kolonia handietan bizi direnez, ez dute txori kantariek bezala jokatzen. Hala eta guztiz ere, badirudi saio hau arrakastatsua izan dela txori horiekin ere.


Esperimentua Illinoiseko Unibertsitateko ekologo batzuek egin dute; horretarako, Vireo atricapillus espeziearekin aritu dira lanean. Iaz jarritako grabazioak kendu egin dituzte aurten zientzialariek, eta, hala ere, txoriak iaz ikasitako lekuetara itzuli dira.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia