}

GPSa taxietarako

2004/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

GPSak aplikazio ugari ditu gaur egun, eta Donostiako taxiek erabilera berri bat emango diote hemendik aurrera.

GPSak aplikazio ugari ditu gaur egun, eta Donostiako taxiek erabilera berri bat emango diote hemendik aurrera. Bezeroengana eskatutako orduan iristeko asmoz, GPSa ipini dute Donostiako TeleTaxi Vallinaren taxietan. Ingalaterrako Auriga System enpresak jarri die taxiak non dauden jakiteko GPS sistema, eta ordenagailuaren softwareak eta harekin lotuta dagoen GPSak egiten dute lan guztia.

Dei bat jasotzen denean, dei hori ordenadorean erregistratu eta errepikagailura bideratzen da. Handik satelitera iristen da. Sateliteak gertuen dagoen taxia lokalizatu eta taxi horri abisua pasatzen dio. Taxi-gidariak tekla bat zapalduta, abisuari erantzun eta momentu horretatik aurrera zentralean erregistratua gelditzen da zerbitzu hori.

Horretaz gain, taxi-gidariek, ahozko mezuen bidez, oharrak bidal ditzakete zentralera, jakinarazteko, esate baterako, auto-ilarak daudela. Gauza bera egin dezake zentralak taxi-gidariekin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia