}

Gorrei ulertzeko kamera

1998/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Massachusetteko Teknologia Institutuak egin duen aparatu berri bati esker, gorrek erabiltzen duten zeinu-bidezko lengoaia ulertzeko moduan izango gara. Kapelaren gainean dagoen kamera txiki batek keinuak ikusi eta itzuli egiten ditu, itzulpena kapelan bertan dagoen bozgorailutik entzuten delarik.

Institutuak erakutsi duena prototipoa baino ez da eta 40 hitz edo keinu uler ditzake soilik. Merkatuan jartzeko moduan noiz egongo den galdetu zitzaienean, bestalde, bost urteko aurreikuspena egin dute teknikariek, behar adina baliabide aurkituz gero.
Prototipoak eskuak elipseak bailitzen ikusten ditu eta hortik abiatuta, beren posizioa, forma, orientazioa eta neurria aztertzen ditu, ondoren itzulpena egiteko.

Zeinu-bidezko lengoaia amerikarrak 6.000 hitzeko kodea erabiltzen du, hizkuntzak berak, ingelesak, baino bost aldiz gutxiago hain zuzen. Gainerako hitzak, beraz, hatzen bidez, elez ele, letreiatu beharko zaizkio kamerari. "