Gitarra zahartxo bat det…
1997/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Munduko gitarrarik txikiena giza odol-zelula baten tamainakoa da eta giza ile baten hogeirenaren lodierakoa.
Cornell Unibertsitateko (Ithaca, EEBB) Dustin Carr-ek eta Harold Craighead-ek substratu oxido batean kokatutako silizio kristalinozko geruzan landu dute elektroi-sortak erabiliz “nanogitarra” deitu duten gitarra. Gitarraren hariak oxidoaren zati bat kimikoki erauziz egin dituzte.
Hari bakoitzak 100 bat atomotako lodiera du. Indar atomikoko mikroskopio baten bidez jo daiteke gitarra, baina gure belarriak ez luke soinurik entzungo bibrazio-frekuentziak desegokiak direlako. Kuriositate hau nanoteknologia noraino ailega daitekeen ikusteko antolatu omen dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia