}

Getxoko Aquariumen jaiotako momarrak

2008/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Getxoko Aquariumen jaiotako momarrak
2008/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: Getxoko Aquarium)

Orain dela hilabete batzuk, momar marrazoaren bost arrautza bidali zituzten Getxoko Aquariumera Donostiako Aquariumetik. Dagoeneko hiru momar eme jaio dira --abuztua eta azaroa bitartean--. Hala, jaiotako marrazoak ikusgai daude Getxoko Aquariumen, baita garapen-fasean dauden beste bi arrautzak ere. Arrautzek azala zeharrargia dute, eta, horri esker, barruan garatzen ari den enbrioia ikus daiteke, elikagai-iturri duen biteloarekin batera.

1
239
2008
2
002
Zoologia; Museoak
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia