}

Genetikoki manipulatutako zuhaitzak paperetarako

1999/08/08 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Michiganeko Teknologia Unibertsitateko ikerlariek azaldu dutenez genetikoki manipulatu dituzten zuhaitzak normalak baino bi bider azkarragohaztea lortu dute. Hasiera batean, ikerketaren helburua lignina gutxiagoko zuhaitzak lortzea zen. Ligninak zuhaitzen enbor eta adarrei zurruntasuna ematen die, baina paper--orea egiteko kendu egin behar da. Ikerlariek ligninaren ekoizpenaren ardura duen genea identifikatu eta erauzi dute makalen zeluletan eta, ondoren, zelula horiek hazkuntzan jarri eta zuhaixkak hazi dituzte. Orain, ikusteke dago emaitza horiek gainontzeko espezieekin lor ote daitezkeen, papergintzan gehien erabiltzen direnekin alegia.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia