Geneen espresioa, gizakia izateko gakoa
2012/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gizakion eta beste primateen arteko aldea ez datza gene-kopuruan, gene horien espresio-ereduetan baizik. Aspalditik zen ezaguna ideia hori, baina ez zegoen frogatuta. Orain, Alemaniako eta Txinako ikertzaile-talde batek aurkitu ditu eredu horien arteko aldeak, gizakien, txinpantzeen eta makakoen garuneko laginak aztertuta. Zientzialariek 12.000 generen espresioari jarraitu diote, eta aurkitu dute kortex prefrontalean espresatzen diren 702 generen jarduera askoz mugatuagoa dela txinpantzeetan eta makakoetan, gizakietan baino. Gizakien espresio-eredu kopurua 12 aldiz handiagoa zen besteena baino. Eta ikertzaileek esaten dute aztertutako geneek neuronetako sinapsien sorreran hartzen dutela parte, eta, beraz, garunaren garapenarekin dutela zerikusia.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia