Gasolina edo hidrogenoa, aukeran

2011/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gasolina edo hidrogenoa, aukeran
2011/02/01 | Elhuyar
NUPeko ikerketa-taldeak egokitutako autoa. Arg.: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Volkswagen Polo ibilgailu bat hidrogenoarekin eta gasolinarekin ibiltzeko gai izatea lortu du NUPeko ikerketa-talde batek

Volkswagen Polo ibilgailu bat egokitu, eta hidrogenoarekin ibiltzea lortu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-talde batek. Erregai horrek ez du berotegi-efektua edo kutsadura eragiten duen isuririk sortzen.

NUPeko Hidrogeno Taldearen beste aurrerapen bat izan da. Izan ere, 2009ko otsailean lortu zuten, lehenengo aldiz Espainian, auto-motor arrunt bat hidrogenoarekin martxan jartzea. Orain, motorra ez ezik, ibilgailuaren gainerako osagaiak ere egokitu dituzte, hidrogenoz elikatuta ibil dadin.

Autoaren egokitzapen-lanetan, lehenik, hidrogenoaren errekuntzaren kontrol elektronikoa autoaren ordenagailuan sartu behar izan dute, gainerako seinaleekin eta kontrolekin batera. Ondoren, gailu bat ezarri diote aginte-panelean Volkswagen Poloari, motorraren funtzionamendua aldatzeko aukera ematen duena, gasolina edo hidrogenoa erabiliz ibil dadin.

Beste berrikuntzetako bat izan da autoak erretzen duen hidrogenoa Unibertsitatean bertan ekoitzi dutela. Hala, kostuak merkatu ahal izan dituzte: gasolina litro baten baliokide energetikoa lortzeko, 14 kWh elektriko inguru behar dira. Tarifa elektriko ugari badago ere, elektrizitate horren kostua eta litro bat gasolinarena antzekoak dira.

1
272
2011
2
008
Energia berriztagarriak; Teknologia; Garraioak
Albisteak
12