}

Garaiz kanpo, eta neurriz kanpo

2011/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Garaiz kanpo, eta neurriz kanpo
2011/07/01 | Elhuyar
Kanbriarreko Laggania honen antzekoa da orain aurkitutakoa. Arg.: Esben Horn.

Otarrainxka-itxurako izaki baten fosila aurkitu dute animalia hori desagertutzat jotzen zen garaiko sedimentuetan

Ustez Kanbriarreko iraungitze masiboan desagertutako animalia-talde bateko ale bat aurkitu dute Yale Unibertsitateko bi paleontologok iraungitzearen ondoko garaiko sedimentuetan, Ordoviziarrekoetan, alegia. Otarrainxken itxurako izaki bat da, anomalocarididae taldekoa. Orain arte uste zenaren arabera, Eztanda Kranbiarrean agertu ziren animalia horiek, orain dela 500 milioi urte inguru, eta orain dela 488 milioi urte desagertu, Kanbriarraren bukaerak desagertze masiboan.

Anomalocarididae taldeko gainerako animaliak baino askoz handiagoa izan zela ere ikusi dute zientzialariek. Bururik gabe aurkitu dute animalia, eta, hala ere, metro bat baino handiagoa da, Kanbriar garaiko ahaideak halako bi, eta sedimentu berean aurkitutako gainerako fosilak halako hiru. Nature aldizkarian eman dute egindako aurkikuntzaren berri.

1
277
2011
7
008
Paleontologia; Zoologia
Albisteak
11

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia