}

Ganadua eta anabolizatzaileak

1990/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1989. urteko urtarrilaren hasieraz gero, europar agindu baten arabera erabat debekatua dago anabolizatzaile naturalak edo artifizialak okelatarako ganaduari ematea. Espainian, dena den, duela gutxi ganaduarentzako anabolizatzaileak egiteko legez kanpoko sarea deskubritu dute.

(Argazkia: T. Elosegi).

Iruzurra detektatzeko okela analizatzea dela biderik egokiena pentsa dezake batek baino gehiagok, baina oraingoz horrek ez du balio. Izan ere zeranolak edo estradiolak, adibidez, egoki erabiliz gero, ganaduarengan ez bait dute inolako arrastorik uzten.

Arazoa analisi-teknika berriak asmatuta konpon daiteke, baina horrek ikerketan inbertsio handiak egitea eskatzen du. Dena dela, Seuleko Olinpiadetan atletak anabolizatzaileak hartu zituen ala ez detektatzeko teknika berri eta zehatzak erabili zituzten, eta mundu honetan hainbat milioi biztanlek okela jaten dugunez, norberari honako galdera hau datorkio berehala burura: pertsonaren osasunak ez al du hainbeste balio?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia