}

"Galdutako" anfibioen bila

2011/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Itxaropen-izpi bat, baina, aldi berean, kezkatuta egoteko arrazoi ugari. Horixe da, hain zuzen ere, "galdutako" anfibioak aurkitzeko kanpaina batetik itzuli den mundu osoko zientzialari-taldearen iritzia. Conservation International-ek eta UICNko Amphibian Specialist Group-ek (ASG) gidatu dute kanpaina, eta helburua galzorian dauden anfibio-espezieen biziraupena eta kokapena aurkitzea izan da.

Irudiko motadun apo erakargarria izan da kanpaina horretan aurkitu nahi ziren top 10etatik aurkitu duten bakarra. Arlekin apoa Ekuadorren aurkitzen da soilik, eta eremu oso mugatuan, gainera. Apo hori aurkitu zituzten lurrak ez daude babestuta, eta, horrenbestez, zalantzazkoa da espezie horren etorkizuna.

Irudia: © Eduardo Toral-Contreras

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia