Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ferroforma

1986/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den Urriaren 4ean FERROFORMA '86 erakustazoka amaitu zen. Erakusleak 553 izan ziren, bertan Europa, Asia eta Ameriketako jendeak parte hartu zuelarik.

Berrikuntzen standean merkatuan azaldu berri diren 125 produktu bultzatu ziren. Bestalde, fabrikatzaileen eskaintza oso zabala izan zen, eta biraderak, segurtasun-kutxa elektronikoak, irakurketa digitaleko dinamometroak, segurtasun-sistemak, korrosioaren aurkako tratamendua, bihurkin-sail desberdinak, konpresoreak eta ateragailuak, beste batzuen artean, ikusi ahal izan ziren.

Erakustazoka honetan antolatutako ekintzen artean, Lansaio Teknikoak aipatu behar dira. Bertan ondoko gaiak izan genituen nagusi: Brikolaje frankiziatua eta Komertzio txikien defentsa-mekanismoak salmenta-area handien aurrean.

Zera esan dezakegu azkenik: 18000 bisitari izan direla erakustazoka honetan ordezkatutako sektoreen aurrerakadaren lekuko.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia