
NASAren Cassini zundarekin egindako neurketen arabera, Febo satelitea Kuiper gerrikotik etorria da, alegia, eguzki- sistemaren mugan dagoen asteroide-gerrikotik. Izan ere, satelitearen konposizioa eta dentsitatea bat datoz Kuiper gerrikoan dauden objektuek ustez dituztenekin, eta ez Saturnoren gainerako sateliteenekin.
Hala izanik, Febo lau milioi urte baino gehiago ditu adituen esanean, eta Saturno osatzen ari zen garaitik dago haren ondoan.
Cassini zundak ekainaren 11n egin zituen neurketa horiek, Febotik bi mila kilometrora zegoela. Baina Cassini k bere bidaiari jarraitu dio, eta bihar bertan Saturnoren orbitan jartzekoa da.
Argazkia: NASA.
Elhuyar Zientzia