}

Fabrikan hazitako letxuak

1994/07/01 Otaolaurretxi, Jon Iturria: Elhuyar aldizkaria

Japonian fruta eta barazki gutxi dute, besteak beste bertan lurralde txikian jende ugari bizi delako. Beraz, frutak eta barazkiak inportatu egin behar izaten dituzte. Japoniako konpainia batek ordea, letxuak baratzan ez eta fabrikan hazteko sistema asmatu du. Baratzan baino hiru aldiz azkarrago ekoizten ditu gainera.

Letxuaren hazia erein eta azkenean paketatuta irteten den arte zazpi robotek maneiatzen dute fabrika, pertsonak landarea ukitu ere egiten ez duelarik. Gela handi bat erabiltzen da horretarako, bertan airea pestizidarik gabe dagoelarik. Kaptoreek etengabe neurtzen dute hezetasuna, tenperatura (21 ºC-koa izan behar du), CO 2 kantitatea eta disoluzio elikatzailearen kontzentrazioa eta pH-a.

Kaptoreek bidalitako informazioa kontrol-zentruan automatikoki aztertzen dira eta egin beharreko zuzenketak ere automatikoki bideratzen dira. Gela 360 W-eko sodio lurrinezko lanparaz artifizialki argitzen da egunean hamabi orduz.

Hazia robot batetik bestera behin eta berriz igarota (zazpi robot dira guztira), azkenean letxua ederra ateratzen dute; astero 252 letxua atera ere, 257 metro karratuko gelan.

Letxuak automatikoki ateratzeko planta hau Kyushu Electric Power etxeak diseinatu du eta laguntzaile izan ditu Mitsubishi Heavy Industri enpresa zein Kumamoto Technopolis fundazioa. 130 milioi yen (110 milioi pezeta edo 5,5 milioi libera) inguru kostatu da. Saiakuntzak 1992.ean hasi ziren eta beste hiru urtez arituko dira probak egiten, letxuak automatikoki hazteko planta hau 1996.ean komertzializatu arte.

Argazkia hau ongi ikusteko jo ezazu PDF-ra.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia