}

Ezagutzen ez ziren bakterio-birusak hauteman dituzte giza hesteetan

2010/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ezagutzen ez ziren bakterio-birusak hauteman dituzte giza hesteetan
2010/10/01 | Elhuyar

Gizakion gorputzeko mikroorganismoak aztertzen ari diren mikrobiologoek orain arte ezagutzen ez ziren gene biralak hauteman dituzte gorozkietan. Behatutako birusen DNA-sekuentzien % 80 berriak ziren.

Ikertzaileek ikusi dute hesteetan bizi diren birus horien konposizioa iraunkorra dela denboran, eta berdingabea pertsona bakoitzean. Alegia, hesteetako bakterio ugari partekatzen dituzten bikiek ere ezberdina dute hesteetako birusen konposizioa. Nature aldizkariak eman du ikertzaile australiar eta estatubatuarrek egindako aurkikuntzaren berri.

Gainera, ikertzaileen arabera, bakterioen eta birusen arteko existentzia kanpoan baino baketsuagoa da. Hain zuzen, birus bakteriofagoek eraman eta transferitzen dituzten gene ugari bakterioentzat onuragarriak direla ikusi dute; besteak beste, zelula-hormak konpontzen lagun diezaiekete.

1
268
2010
10
004
Mikrobiologia
Albisteak
8

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia