}

Expo'92 zientzileku bihurtuko da

1992/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Datorren urrian EXPO'92 amaitzen denean, pabilioiek okupatzen dituzten 200 hektareak zientzi parkea muntatzeko erabiliko omen dira. Proiektu hau Europako Ekonomi Elkarteak Hego Europan ikerketa eta garapena bultzatzeko duen programaren zati bat da.

Horretarako 670.000 ECU-ko diru-laguntza eskaini da. Diru-laguntza honen zati bat Montpellier, Bari eta Malagako teknologi parkeetako zientzilarientzat erabiliko da. Ea datorren urteko udaberrirako zientzi parkea irekitzerik dagoen.

"Sociedad Cartuja 93"koa den Juan Carlos Moreno jaunak dioenez, hogei enpresa agertu dira zientzi parkeaz interesaturik. Une honetan gobernuak hartuko duen jokaeraren zain daude; finantz pizgarriak espero bait dituzte.

Lurraren prezioa metro karratuko eta urteko 2.000 pta-koa izango da, eta Europako iparraldeko zientzi parkeetan ordaintzen denarekin alderatuz merkea da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia