}

Exoplanetarik txikiena

2004/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eguzkia ez den beste izar baten inguruan biraka dabilen planeta txikiena aurkitu dute.

Eguzkia ez den beste izar baten inguruan biraka dabilen planeta txikiena aurkitu du Europako astronomo-talde batek. Exoplaneta horrek mu Arae izarraren inguruan orbitatzen du, Altar konstelazioan, eta bederatzi egun eta erdi behar ditu orbita bat osatzeko.

Exoplanetaren masa Uranok duenaren antzekoa da (Lurrarena baino 14 aldiz handiagoa), eguzki-sistemako gasezko planeta txikiena; alabaina, exoplaneta horrek ez dauka Uranoren antzik, eta, dirudienez, Lurraren tankerakoa izan daiteke. Hori dela eta, astronomoek exoplaneta sakon aztertzeko asmoa dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia