Euskal artzain txakurra salbatzea helburu duen ikerketa egiten ari da EHU

2020/12/18 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Euskal artzain txakurraren bi barietateak: Iletsua eta Gorbeiakoa. Arg. EATAE.

Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkarteak eta EHUko BIOMICs Taldeak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, euskal artzain txakurraren azterketa genetikoa egiteko. Helburua arrazaren aniztasuna hobetzeko analisi genetikoak eta azterlanak egitea da. Izan ere, euskal artzain txakurra desagertzeko arriskuan dagoen arraza gisa sailkatuta agertzen da, FAOren katalogazio irizpideari jarraituz, ugaltzeko ahalmena zuten 1.000 eme ale baino gutxiago zeudelako 2001an. Gainera, bi barietate daudenez (Iletsua eta Gorbeiakoa), barietate bakoitzean 1.000 eme ale izatera iritsi beharko litzateke.

Populazioaren analisi genetikoa egingo da. Helburua da arrazan dagoen endogamia maila ezagutzea, arrazari eusteko eta arraza hobetzeko balioko duten ikertaldearen gomendioak eta ondorioak jasotzea, sortutako informazioa EHUren txakurren DNA-bankuan sartzea eta azterlanean parte hartzen duten aleen profil genetikoaren inguruko dokumentazioa sortu eta haien jabeei ematea.

Dagoeneko odol-ehun lagin inguru jaso dira, baina urtea bukatzerako 150etik gora izatea espero da. Analisia ere urtearen amaierarako bukatzea espero da.

Informazio gehiago, EHUren webgunean