}

Europarren lau teleskopio arriskutan

1994/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Andeetako Cerro Paranalen gainean zortzi metroko lau teleskopio ezarri nahi dituzte, baina azkenaldian oztopoak sortu dira.

European Southern Observatory erakundea da europarren astronomia optikoan VLT (Very Large Telescope) proiektua burutzen ari dena. Andeetako Cerro Paranalen gainean zortzi metroko lau teleskopio ezarri nahi dituzte, baina azkenaldian oztopoak sortu dira. Izan ere, kostuak oso gora joan dira (30 mila milioi pezeta edo mila eta bostehun liberatik 40 mila milioi edo 2 mila milioi liberaraino) eta arduradunak behin baino gehiagotan aldatu dituzte.

Ondorioz, lau teleskopio optikoetatik bat edo bi egin gabe uztea pentsatzen zen, baina Alemaniako Garching herrian egindako bileran Europako partaideek laurak egitea erabaki dute. Dena den, moldaketa-optikazko sistema batzuk eta interferometriarako beste hiru teleskopio txiki geroago egitekotan geratu dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia