}

Europako aireko poluzioa

1997/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aireko SO2ren tasak, mikrogramo/m3-tan.

Europako hamabi hiritan egin den azterketa batek aireko poluzioaren eraginak neurtu ditu. Egun batean metro kubiko bakoitzeko sufre dioxidoaren (SO2ren) edo partikulatan oso kargatuta dauden ke beltzen tasa 50 mikrogramo igotzen bada, hilkortasun-tasa % 3 igotzen da. Poluzioa batez ere diesel motoreek igorritako partikula xeheena denean, hilkortasun-tasa % 2 igotzen da.

Europan batezbesteko poluzioa ez da hiri guztietan berdina. Krakovia eta Milan dira poluituenak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia