}

Etxerako moduko euli robotikoa

2001/12/04 Elhuyar Zientzia

Kalifornian, Berkeleyko unibertsitatean, proiektu bitxia garatzen ari dira: euli robotikoa. Bukatzen dutenean, euliak 25 milimetro izango ditu eta, benetako euliak bezala, hegan egiteko gai izango da. Proiektu horren bidez, adituek bideragarritasun-analisiak, fabrikazio-egiturak, aerodinamikaren eta mugimenduaren azterketak eta hegaldien kontrolak egingo dituzte.

Proiektua dirudiena baino askoz ere zailagoa da; izan ere, duela gutxira arte adituek ez dute jakin benetako eulien hegoen mugimenduak nolakoak diren. Hegan egiteko euliek hiru mugimendu-mota erabiltzen dituzte. Horri esker, euliak beren pisuaren bikoitza garraiatzeko gai izaten dira; energia gutxi erabilita gainera. Naturak berez sortu duen hori gailu robotiko bihurtzea ez da erraza, euliak 20 miligramo baino gutxiago izan behar baititu eta hegoak segundo batean 150 aldiz mugitu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia