}

Estalki jangarria

2004/09/23 Elhuyar Zientzia

Elikagaiak babesteko mintz jangarri bat garatu dute Estatu Batuetako ikertzaile batzuek. Mintzak bi osagai nagusi ditu, itsaskiek duten zuntz natural bat, chitosan-a, eta arrautzetako proteina bat, lisozima.

Osagai biak dira bakterioen aurkako produktu naturalak; lehenengoa ganben eta karramarroen kanpoko geruza gogorreko produktua da, eta bigarrena arrautzaren zuringokoa. Biak elikagaien osagaiak direnez, haien konbinazioa ere jangarria da. Mintzean bertan beste elikagai batzuk ere gehi daitezke nahi izanez gero, bitaminak edo kaltzioa esate baterako. Gainera, oso mintz meheak egin dituzte, eta, beraz, ez diote estalitako janariari beste zaporerik gehitzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia