}

Espermatozoidearen usaimena

1995/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

EEBBetako biologo-talde batek espermatozoideek usaimenak gidatuz nabigatzen dutela frogatu du. Aurkikuntza honek espermatozoideak indargetzeko sistema berrien garapena ekar dezake.

EEBBetako biologo-talde batek espermatozoideek usaimenak gidatuz nabigatzen dutela frogatu du. Arratoiekin egin diren saiakuntzek azaldu dutenez, arratoiaren espermatozoideek sudurrean aurki daitezkeen molekula-motetatik bi garraiatzen dituzte. Molekula hauek dira, hain zuzen ere, sudur-zelulek usaien aurrean erreakzionatzea ahalbidetzen dutenak. Aurkikuntza honek espermatozoideak indargetzeko sistema berrien garapena ekar dezake.

Esandakoaren susmoa lehendik ere bazegoen, baina orain, funtzionamendu mekanismoa ezagutzen hasi denean, baieztatze-bidean jarri da. Ikerketak aurrera egin ahala, berehala sortu dira ideia praktikoak, gizonentzako pilulena alegia. Bestalde, horrelako pilula batek izango lukeen ondorioetako bat begi-bistakoa da, usaimena sortzen duten molekulak desaktibatzen badira, gizonen espermatozoideenak ezezik, sudurretakoak ere desaktibatuko dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia