}

Espazioko etxea, Lurrean

2004/08/31 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Irudiko etxea ESAk, Europako espazio-agentziak, diseinatu du. Baina espazioko teknologia erabili badute ere, baliteke Lurrean erabiltzea. Behintzat, diseinu horretan oinarritu nahi dute alemaniarrek Antartikan jarriko duten base berria.

Izan ere, ingurumenari ahalik eta kalte gutxiena egingo zaiola bermatu nahi dute Alemaniako zientzialariek, eta ESAren etxeak ondo baino hobeto betetzen du baldintza hori. Dena dela, espazioko etxe bat Lurrean egiteko asmoa aspaldi sortu zen, duela bost bat urte. Espazioko teknologiaz baliatuta, lurrikara izandakoan guztiz segurua izango zen etxe bat egin nahi zuten ESAkoek. Horregatik dauka itxura esferikoa. Materialak ere bereziak dira, dardarak jasateaz gain, ingurumena ez kaltetzeko baitaude diseinatuta.

Gehiago jakiteko, egin klik ESAren gune honetan

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia