}

Espazioan egondako Salmonella Lurrekoa baino hilgarriagoa

2007/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Espazioan egondako Salmonella Lurrekoa baino hilgarriagoa
2007/11/01 | Elhuyar

Atlantis transbordadorearen azken misioan, Salmonella typhimurium bakterioa eraman dute espaziora. Lurrera itzuli diren bakterio-aleak askoz hilgarriagoak dira jatorrizkoak baino; ohiko kopuruaren herena nahikoa da laborategiko saguak hiltzeko. Zientzialarien ustez, mikrograbitatearen ondorioa da hori, egoera horretan bakterioen inguruko likidoaren jarioa Lurrean baino zailagoa baita, eta jario horri egokitu zaizkio bakterioak aldaketa molekularren bitartez. Bakterioa hilgarriagoa izatea eragin dute aldaketek.

1
236
2007
11
016
Mikrobiologia
Berriak labur
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia