}

Esne Bidearen erdiko zulo beltzaren inguruko izarren irudi onenak lortu dituzte

2021/12/14 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

esne-bidearen-erdiko-zulo-beltzaren-inguruko-izarr
Gure galaxiaren erdiko zulo beltzaren inguruko irudirik onena lortu dute. Arg. ESO

Esne Bidearen bihotzean dagoen zulo beltz supermasiboaren inguruan (Sagittarius A* edo Sgr A*) orbitatzen duten izarren irudi zehatzenak eta garbienak lortu dituzte. Horretarako, ESOren VLTI interferometroaren Gravity tresna erabili dute, eta 2021eko martxotik uztailera bitartean egin dituzte behaketak. Izar horietako bat, S29 izenekoa, zulo beltzera inoizko gehien gerturatzean ikusi zuten: zulo beltzetik 13 mila milioi kilometrora, hain zuzen; Eguzkiaren eta Lurraren arteko distantzia 90 aldiz baino ez. 

Beste izar bat, S300 izenekoa, VLTIren behaketa berrietan aurkitu zuten lehen aldiz. Irudi berriak lortzeko, adimen artifizialean oinarritutako teknika bat erabili zuten. Benetako irudia ikusteko eredu bat egin zuten, Gravityk nola ikusiko zukeen simulatu, eta simulazio hori Gravityren behaketarekin alderatu zuten. Horri esker, Sagittarius A*-en inguruan izarrak aurkitu eta jarraitu ahal izan zituzten, aurrekaririk gabeko sakontasun eta zehaztasunarekin.

Reinhard Genzelen esanean, irudi hauek oso baliagarriak dira Srg A* zulo beltzaren ezaugarriak zehazteko. Genzelek Fisikako Nobel saria jaso zuen 2020an, zulo beltzaren aurkitzaileetako bat izateagatik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia