Eskizofreniaren eragileak

Oligodendrozitoak —burmuineko zelula-mota bat— izan daitezke eskizofreniaren eragileak. Cambridge-eko Babraham Institutuko ikerketa-talde batek hildako 15 eskizofrenikoren burmuinak aztertu eta oligodendrozitoak falta direla aurkitu du. Zelula-mota horrek nerbioei pultsu elektrikoa bidaltzen laguntzen die.

Orain arte eskizofrenia produktu kimikoren batek eragin behar zuela uste zuten aditu gehienek. Aurkikuntza honek eskizofreniaren inguruko ikuspegi eta ikerketa-lerro berria ireki ditzake.

Beñar Kortabarria Olabarria

Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali