}

Eskerrak Marten dela!

2002/12/17 Elhuyar Zientzia

Irudian Marteko ipar-poloa ikusten da, hareazko ekaitz batek estalia. Ekaitza fin-fina ikusten da, poloaren mugetan, hain fina izan ez bazen ere. Marten, udaberrian ohikoak izaten dira hareazko ekaitz erraldoiak.

Marteko ipar-poloa izoztutako karbono dioxidoz osatuta dago. Udaberrian, geruza hotz horren eta inguruko lur beroagoen arteko kontrasteak eta lurruntzen ari den aire hotzezko lasterrek ekaitzak sortzen dituzte. Harea altxa, zurrunbilotu eta poloen mugetarantz bultzatzen dute.

Argazkia Mars Global Surveyor espazio-ontziaren MOC kamerarekin egina da. Hobeto esanda, joan den maiatzean egunero jasotako irudiekin osatutako mosaiko bat da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia