}

Errepideak eztabaidagai

1986/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Donostia eta Iruñea lotuko omen dituen errepide berriak, iskanbila eta protesta ugari sortu du ekologista eta naturazaleen artean. Proiektatutakoa bezalako errepide bikoitza beharrezkoa ote den zalantzan jartzen da alde batetik, eta bestetik horrek Gipuzkoako azken bailara birjinean, Leizaran-en alegia, izango duen benetako eragina neurtu ote den airean dago.

Errepide berriek Euskal Herritik at ere eztabaida-iturri badira. Londres-en errepide-sistema berri bat egiteko asmoa dago. Errepide-sistema honen helburua, hiri-zentrura doan trafikoa arintzea omen da. Garraio-departamentuak errepide-sare berria egiteko proiektua erabat bultza baino lehen, londrestarren artean berari buruzko inkesta bat egitea egokia iruditu zitzaion. Asko harritu bada ere, londrestarrak ez daude ados proiektu horrekin. Londrestarrek nahiago dute garraio publikoa, trenak eta autobusak, hobatzea errepideak zabaltzea baino. Londreseko zenbait auzogunetan %90 era iritsi da garraio publiko hobea eskatzen dutenen kopurua.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia