Erle langile ala erregina bilakatzea, landareen mikroRNAren esku
2017/09/05 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Jakina da erleen elikadura gako dela haien bereizketan: langileek eta erlamandoek eztia eta polena jaten dute; erreginek edo erlamek, berriz, erregina-jelea baino ez dute hartzen. Alabaina, ez zekiten zer mekanismoren bidez eragiten zuen elikadurak bereizketa horretan. Orain, Nakin Unibertsitateko ikertzaileek (Txina) argitu dute elikaduran hartutako landareen mikroRNAk eragiten duela erleak langile bilakatzea.
Ikerketak erakutsi duenez, landare batzuen mikroRNAk erle langileen hazkundea mugatzen du, eta emeen obuluak inaktibatzen ditu. Erregina-jeleak beste erleek jaten duten ezti- eta polen-nahasketak baino mikroRNA gutxiago duenez, erle erregina handia eta ugalkorra da. Ikerketaren emaitzak PLOS Genetics aldizkarian argitaratu dituzteeu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia