}

Entitate berri bat aurkitu dute giza mikrobioman: obeliskoak

2024/11/04 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

entitate-berri-bat-aurkitu-dute-giza-mikrobioman-o
Obeliskoen irudikapena, bakterio baten barruan. Arg. IBMCP (CSIC-UPV)

Andrew Fire Nobel sariduna buru duen nazioarteko talde batek entitate berri bat aurkitu du gizakien ahoan eta hesteetan bizi diren bakterioetan. RNA-kate zirkularrak dira, eta obelisko deitu diete, hartzen duten itxuragatik. Birusak baino sinpleagoak dira; hain zuzen, 1.000 nukleotido inguru dituzte, eta ez dute kapsiderik. Hala ere, geneak kodetzen dituzte. Ikertzaileak haien funtzioa eta osasunean duten eragina ikertzen ari dira.

Cell aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri. Ikertzaileek azaldu dutenez, giza gorozkietatik lortutako sekuentzia genetikoen azterketa bioinformatikoen bidez aurkitu dituzte. Metodo hori baliatuta, beste lagin batzuetan ere bilatu dute, hala nola lurreko, ibaietako eta itsasoko ekosistemetan eta animalien mikrobioman, eta guztira ia 30.000 obelisko-mota identifikatu dituzte. 

Obeliskoen aurkikuntzak galdera berriak piztu ditu dibertsitate mikrobiologikoaren jatorriaz eta bilakaeraz.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia