Energia-galerarik izango ez duen laser sistema prest

Energia-galerarik izango ez duen laser sistema prest


Sandia laborategietako ingeniariek argia garraiatzeko gai den bi dimentsiotako kristal artifiziala eraiki dute. Kristalari "2D kristal fotoniko" deritzo, galio arseniuroz egina dago eta izpi infragorriak energia-galera oso txikiarekin gidatzeko diseinatua dago.

Ikerketa laserretan pentsatuz egin dute, laserrek kontsumitzen duten energia gehiena prozesuan galdutakoa konpentsatzeko erabiltzen baita. Kristal fotonikoari esker laser sistema bat martxan jartzean kontsumitutako energia murriztea lortuko da, batetik, eta komunikazio optiko eta etorkizuneko ordenagailu fotonikoen prestazioak hobetzea, bestetik.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika