}

Eman lur karbono dioxidoari

2002/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ipar Itsasoko gasa ustiatzen duen Sleiper Field plataforman, esperimentu bat egiten ari dira 1996. urtetik. Han, itsaso azpitik metanoa ateratzen dute, erregai moduan erabiltzeko. Normalean, metanoa bereiztean sortzen den karbono dioxidoa besterik gabe atmosferara igortzen da. Baina han karbono dioxidoa itsas hondoaren azpian lurperatzen dute. Ikertzaileek frogatu dute karbono dioxidoa lurpean harrapatuta gelditzen dela. Guztira, 5 milioi tona karbono dioxido lurperatu dute toki horretan.

Lehendik ere proposatu izan dira antzeko irtenbideak erregai fosilek sortzen duten karbono dioxidoaren arazoa konpontzeko. Orain emaitza onak ematen dituela frogatu dute Ipar Itsasoan, eta, gasa eta petrolioa erauzten dituzten konpainientzat baliagarria izateaz gain, elektrizitatea ekoizten dutenentzat ere balio dezakeela uste dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia