}

Elhuyarrek etxean esperimentuak egitera gonbidatzen zaitu

2020/03/26 Aldasoro Galan, Joseba - Elhuyar Zientzia

Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.

elhuyarrek-etxean-esperimentuak-egitera-gonbidatze
Arg. Elhuyar-Bizilabe

Proposatzen diren esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak dira, apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen direlarik: lehenengoa haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak berriz, gazteei egiten die proposamena. Bakoitzari dagokion esteka sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak ematen dituen dokumentua zabaltzen da.

Lortutako emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin sare sozialetan zabaltzeko gonbitea luzatu du Elhuyarrek.

Animatu, esperimentatu eta partekatu!

SAKATU HEMEN ESPERIMENTUEN EGUTEGIRA JOATEKO 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia