}

Elefanteak errinozeroak maite dituzte

1996/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hego Afrikako Pilanesberg-eko erreserban asaldaturik dabiltza. Izan ere, elefante gazte batzuek turistei erasotzeaz gain bertako errinozeroekiko sexu-joerak dituzte. Elefante eta errinozeroen aldeko Fundazioko Clive Walker jaunaren esanetan, elefante gazteak beste parke batean jaio eta ekarri zituzten Pilanesbergera, baina gainerako elefanteek ez zituzten beren taldeetan onartu.

Elefante gazte horiek aske hazi dira erreserban taldeko disziplinarik gabe. Erreserbako zaintzaileek zuzenean argazkiak atera eta erakutsi arren, zoologoak eszeptiko samar azaldu dira elefanteen sexu--ohiturei buruz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia