}

Eklipsea

1999/08/08 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Datorren abuztuaren 11n milurteko azken eguzki-eklipsea ikusi ahal izango dugu (eguraldiak laguntzen badu, noski). Gurean eguzkiaren % 80 estaliko da 11:15 inguruan hasita. Edonola ere, kontuan izan eklipseari so egiteko neurri bereziak hartu beharra dagoela, betaurreko bereziak edota soldadura autogenoz egindako 14 zenbakiko beira erabiliz. Tresneria (prismatikoak edo teleskopioa) erabiliko baduzu, proiekzioaz balia zaitez, tresnak eguzkia gainazal zuri batean ikusteko moduan bidera dezan.

Europan ikusi ahal izango dugun hurrengo eguzki--eklipsea 2026.eko abuztuaren 12an izango da.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia