}

Einstein eraztun bikoitza ikusi du Hubble-k

2008/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Einstein eraztun bikoitza ikusi du Hubble-k
2008/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/ESA)

Hubble teleskopioak irudi bitxiak harrapatzen ditu noizean behin. Hau da horietako bat: argi-eraztun bat beste baten inguruan. Astronomoak konturatu dira efektu optiko bat dela, bi galaxiak osatutakoa. Galaxia hurbilena 3.000 milioi argi-urtera dago, eta grabitazio-leiar efektua sortzen du atzekoaren argian, hau da, aurreko galaxiaren masak desbideratu egiten du atzeko galaxiatik datorkigun argia. Horren ondorioz, eraztun bikoitza ikusten dugu Lurretik. Astronomoek Einstein eraztun bikoitza deitzen diote horri. Ezinezkoa da zehaztea zer distantziatara dagoen urrunena, baina astronomoek uste dute litekeena dela bien artean 6.000-11.000 milioi argi-urte izatea.

1
239
2008
2
001
Astronomia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia