Einstein-eraztun bikoitza

Hubble teleskopioak irudi bitxiak harrapatzen ditu noizean behin. Hau da horietako bat: argi-eraztun bat beste baten inguruan. Astronomoak konturatu dira efektu optiko bat dela, bi galaxiak osatutakoa. Galaxia hurbilena 3.000 milioi argi-urtera dago, eta grabitazio-leiar efektua sortzen du atzekoaren argian, hau da, aurreko galaxiaren masak desbideratu egiten du atzeko galaxiatik datorkigun argia. Horren ondorioz, eraztun bikoitza ikusten dugu Lurretik. Astronomoek Einstein-eraztun bikoitza deitzen diote horri. Ezinezkoa da zehaztea zer distantziatara dagoen urrunena, baina astronomoek uste dute litekeena dela bien artean 6.000-11.000 milioi argi-urte izatea.

Argazkia: NASA/ESA

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia